Alkateak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du "Usurbil 0.0" eredua

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 30a, 18:16

Eusko Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordeak bilkura iragarria zuen asteazken honetarako; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako birziklatzearen egoera hobetzera zuzenduriko neurriak aztertzeko ponentzia hain zuzen. Hiru agerraldi aurreikusiak zituzten; Zero Zabor Araba mugimenduko ordezkariarena; Rezero, Fundació Catalana per a la Prevenció de Residus i el Consum Responsableko zuzendariarena; eta Usurbilgo alkate Xabier Arregirena.

Udaleko komunikazio arduradunak ateratako ondoko argazkieta sare sozialetan zabaldutako mezuen bidez jaso dugu, goizak Eusko Legebiltzarrean eman duenaren berri. Alkatea, "Usurbil 0.0" eredua aurkezten izan da Gasteizen. Hainbat eskaera zuzendu dizkie aipatu batzordeko kideei. EAE-k Hondakinen Lege propioa lantzea ezinbestekotzat jo du, lurralde arteko hondakinen politiken koordinazioaren ardura Eusko Jaurlaritzari dagokiola gogorarazita. Birziklatze-tasak aurkezteko eredu bateratua lantzea galdegin du.

Ontzi arinen gaineko araudia aldatu eta hondakinen tratamendu kosteak fiskalitate berdearen arabera ezartzea eskatu du. Baita "erabilera bakarreko produktuak mugatzeko eta birziklagarriak ez diren produktuak (pardelak, artilea, kale-garbiketako errefusa, plastiko nahasketak...) birziklagarri izan daitezen ikerketa lerroak lantzearen beharra nabarmendu du".

Irudia: Usurbilgo Udala.

https://twitter.com/usurbiludala/status/1001769351484198913

https://twitter.com/usurbiludala/status/1001776032620466176

https://twitter.com/usurbiludala/status/1001776935276548096

https://twitter.com/usurbiludala/status/1001777769133625344

https://twitter.com/usurbiludala/status/1001779017903759361

https://twitter.com/usurbiludala/status/1001779882488188928