"Zazpietan lehena" aldarripean, Nafarroako hiriburuan, Iruñean ospatuko da aurtengo Euskal Herria Kantuz Eguna. Herri askotan kantuz girotzen dituzten taldeentzat, Kantu Jira Nazionala izango dena, larunbat honetarako, ekainaren 2rako iragarri dute. Orreaga Fundazioak eta Euskal Herria Kantuzek antolaturiko hitzordura joateko autobus zerbitzua eskainia du Usurbilgo Kantu Taldeak. Izen ematea ordea joan den asteburuan itxi zuten. Argibide gehiago, 650 422 607 telefono zenbakian jaso ditzakezue.
"Pozik joango gara Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik ehunka kantuzale, Euskal Herriko hiriburu zaharrera, Kantu Jira Nazionala ospatzeko asmoz. Kantua bakarrik ez da izango, dantza ere bai. Eguerdian, Kantu Bazkari erraldoian, herrialde bakoitzak bereak diren kantuan aireratu nahiko ditu. A ze lehia!".
http://www.noaua.eus/2017/05/30/usurbildarrak-gasteizko-euskal-herria-kantuz-egunean/