Bolondresak behar ditu Gure Esku Dagok, ekainaren 10eko giza kate egunerako. Laguntzera animatzen zareten guztiok hitzordua duzue larunbat honetan (ekainak 2) 12:00etan Potxoenean. Egun horri begira beharrezko argibideak emateko batzarra deitu du erabakitze eskubidearen aldeko bilguneak.
Gogoan izan, Usurbildik Oriora arteko mugaraino 9 kilometroko giza kate zatia osatuko da udalerri honetan. Ia guztiz N-634 errepidetik barrena. Errepidea ixtea ez da aurreikusten. Honenbestez, giza katea antolatzen lagundu, trafikoa bideratu edota gure artera datozen autobusak aparkalekuetara bideratzeko bolondresak beharko dira. Aipatu moduan, argibideak biharko batzarrean jasoko dituzue.
Giza katea
Ekainak 10, igandea
10:00-11:30 Giza katean kokatzea, norberak dagokion kilometro zatian. Gure Esku Dagoren kamiseta berriekin eta zapiekin agertzeko deia. Giza katerako girotzea.
12:00-12:30 Donostiako Kontxa, Bilbo eta Gasteizko Legebiltzarra, eta bide horretan zehar, beste 38 herri lotuko dituen 201,9 kilometroko giza katea.
12:30 Giza kate amaierako ekitaldia.
13:30 Jai giroa Donostian, Bilbon eta Gasteizen iluntzera arte.
USURBIL
9. kilometroa: Lasarte-Oria.
10. kilometroa: Lasarte-Oria.
11. kilometroa: Zubieta-Usurbil.
12. kilometroa: Usurbil.
13. kilometroa: Andoain.
14. kilometroa: Andoain.
15. kilometroa: Urnieta-Aginaga.
16. kilometroa: Astigarraga.
17. kilometroa: Hernani.
ORIO
18. kilometroa: Hernani….
Guztira gutxienez beharko den jendea: 1.000 lagun Usurbilen (11 eta 12 kilometroetan, Troiatik Kaparotzera), beste 250 lagun Aginagan (15. kilometroan, Aginaga erdialdean).
Informazio gehiago:
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil.
Twitter: @GureEskuDagoU
Web orrialdea: gureeskudago.eus (giza katean Internet bidez bidez izen emateko aukera, gizakatea.gureeskudago.eus atarian. Izen ematerakoan kontuan izan zubietar, usurbildar eta aginagarrak zein kilometrotan egongo diren).
Antolatzailea: Gure Esku Dago.