Ikastolaren 50. urtemugako ospakizun aste nagusia abiatzear

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 1a, 10:42

Ikastolaren 50. urtemugako ekitaldien aste nagusian sartzera goaz. Larunbaterako (ekainak 2) iragarri duten Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdiarekin abiatuko dituzte ospakizunak. “Aurten ikastolaren 50. urteurrena dela eta, Ikastola eguneko HHkoen ikuskizunean ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldien astearen irekiera ofiziala emango da.

Ikuskizun honetan, ikastolaren omenezko gauza asko ikusi eta entzun egingo dira, partehartze handiagoa izanik aurtengoan. 29 urtez antolatutako ikuskizunaren sena mantenduz, Ikastolaren berotasuna, zabaltasuna, globaltasuna, herritartasuna… agerian utziko dute honetan ere. Sintonia entzuten hasiko gara, oilo ipurdia gorputzean eta emozioa bihotzean”, iragarri dute Udarregi Ikastolatik.

Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunak

Ekainak 2, larunbata

12:00 Ekitaldi ofiziala eta Haur Hezkuntzako haur jaialdia.

13:00 Trikitilariekin poteoa.

14:00 Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako bazkaria Saizar Sagardotegian, ikasle, familia, ikasle ohi eta gurasoentzat. Sagardotegiko menua.

Txartelak Aitzagan, Txiribogan, Bentan, Txirristran eta Bordatxon salgai, maiatzaren 31ra arte.

Prezioa: 30 euro (menua+kafea+txupitoa).

18:00 Jolasak kalean.

Ekainak 8, ostirala

17:00 Potxoenea ondoko Olanoenea plazako anfiteatroan, "Tenderetea" antzezlana, Bapatean Zirko taldearen eskutik.

18:00 Txokolate jana Askatasuna plazan.

Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.

Ekainak 9, larunbata

08:30 Esnadeia kaleetan zehar.

10:00-12:00 Jokoak Ikastola inguruan.

14:00 Herri bazkaria frontoian.

Bazkalostean, musika Ttipika Dantza Gidatuak taldekoekin.

Informazio gehiago: udarregi.eus 

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.