Udarregi Ikastolak 50 urte bete ditu eta gaur hasi dira ospakizun ofizialak. HH eta LHko ikasleek jaialdia eskaini dute Oiardo kiroldegian eta, horrelakoetan ohikoa denez, harmailak gainezka egon dira. Ekitaldian zehar, Udarregiko sortzaileak eta Joxan Artze omendu dituzte. Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria kiroldegian izan da eta Udarregi zoriontzeaz gain, "50 urte eta gero egiten ari zareten lana eskertu nahi dizuet", adierazi du.