Ostiraleko "Harria Hitz" bisita gidatuan izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 5a, 11:31

Usurbilgo kultur ondarea ezagutzeko aukera ederra eskaintzen dute Harria Hitz bisita gidatuek. Ekainaren 2rako iragarria zegoen hilabete honetako lehenengo saioa, hitzordu berriak iragarri dira asteotarako. Datorrena, ostiralerako:

Ekainak 8, ostirala

10:00 Frontoitik abiatuta. Iraupena 3,5 ordu.

Ondoren, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa eta Zumeta estudioa ezagutzeko aukera. Izen ematea ekainaren 6ra arte.

Ekainak 16, larunbata

10:30 Joxan Artzeren aldeko herri omenaldi eguna hasteko, bisita gidatua frontoitik herrian barrena. Izena ematea, ekainaren 14ra arte.

Informazio gehiago eta erreserbak: 688 818 017 edo info@kultour.pro

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Mintzalagunek antolaturiko irteera

Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera izango da Harria Hitz bisita gidatuen baitan, baina ekainaren 17an ere bai. Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Mintzalagun egitasmoaren testuinguruan txangoa antolatu da Txokoaldeko tren geltoki zaharrera. Euskara ahotan hartu eta erabiltzea bultzatzen duen ekimeneko partaideentzat nahiz herritar orok parte hartu ahalko du bisitan. "Oreka TX-ko kideek Txalaparta Txokoa erakutsiko digute eta txalaparta jotzeko aukera izango dugu!", iragarri dute.

Goizeko 09:30etan finkatu da abiatzeko hitzordua Mikel Laboa plazatik. 11:00etan bisita hasteko hitzordua, Txokoaldeko Txalaparta Txokoan bertan (Txokoaldeko geltoki zaharrean). Irteeran parte hartu asmo dutenei, aurrez, bideotatik izen ematea eskatzen zaie: 607 609 379 / 943 360 321 / usurbil@aek.eus