Udajolaserako zuzendari titulua duen langile bila gabiltza

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 5a, 08:00

Zuzendari titulua duen langilea behar dugu uztailaren 3tik 27ra antolatu dugun Udajolaserako. 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoak euskaraz eta lagun arte giroan aisialdiaz gozatzera bideratua dagoen udalekuon zerbitzua, astean bost egunekoa (astelehenetik ostiralera) eta egun bakoitzeko lau ordukoa (09:30-13:30) izango da. Zuzendari titulua izan eta udan haur eta gaztetxoekin lan egin nahi baduzu, ahalik eta lasterren jarri hartu emanetan NOAUA! Kultur Elkartearekin.

Honatx Udajolasen lanean aritzeko bila gabiltzan profila:

-2 hilabeteko esperientzia.

-Zuzendari titulua izatea.

-Begirale titulua izatea.

-EGA edo baliokidea den agiria izatea.

-Sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Lan deialdi honen xehetasun gehiago jaso eta kurrikulumak bidaltzeko, NOAUA! Kultur Elkartearekin hartuemanetan jarri bideotatik:

943 360 321

elkartea@noaua.eus

Udajolaseko guraso bilera

4-12 urte arteko 192 haur eta gaztetxo izena emanda daude NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko Udajolas ekimenerako. Uztailaren 3tik 27ra, astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30 artean eskainiko da Udajolas. Argibide gehiago, ekainaren 14rako 17:00etan Sutegiko auditorioan antolatu dugun gurasoei zuzenduriko bileran eskainiko dira.