Usurbilen gaika bildutakoa, kalitate handikoa

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 5a, 13:00

Ingurumenaren Nazioarteko Egun honetan gogora ekartzeko moduko datuak segidan. Inguruetan baino paper eta kartoi eta ontzi arin gehiago bereizi eta biltzen dira gaika Usurbilen. Eta etxeko lanak ondo egiten dituzte herritarrek, bereizitakoa kalitate handikoa da eta, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Ecoembesek Udalari helarazi dizkion iazko datuek argi erakusten dute honakoa:

-Papera eta kartoia: 394.940 kg (iaz baino %3,93 gehiago). Herritar bakoitzeko 63,73 kg.

-Ontzi arinak: 275.400 kg (iaz baino %2,27 gehiago). Herritar bakoitzeko 44,45 kg.

- %11,2ko inpropioak (2015ean %17,1, 2016an %13,5).

 201620172016-2017 alderaketa
Paper eta kartoi bilketa (kg)380.000394.9403,93
Paper eta kartoi bilketa (kiloko, urteko eta biztanle bakoitzeko)61,4663,733,70
Ontzi arinen bilketa (kg)269.280275.4002,27
Ontzi arinen bilketa (kiloko, urteko eta biztanle bakoitzeko)43,5544,452,06

Inpropioen bilakaera

 200920102011201220132014201520162017
Inpropioak, urteko bataz bestekoa (%)9,76,27,613,716,913,717,113,511,2

Iturria: Ecoembes.