Uda parterako ikastaroak begi bistan

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 6a, 11:33

Adi uda parterako datozen ikastaroei. AEK-k, Alkartasuna Kooperatibak, Usurbilgo Udalak, Oiardo Kiroldegiak, KzGuneak... hainbat saio iragarri dituzte datozen asteei begira. Datozen ikastaroen eskaintza, lerrootan bildu dugu.

Parekidetasunean oinarritutako hezkidetza ikastaroa

"Aisialdiko testuinguruan sortzen diren egoera asko diskriminatzaileak izan daitezke. Nola identifikatu egoera horiek eta zer egin sexismo egoerak ekiditeko?” galdera hauen inguruko lanketa egiteko doako ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak ekainaren 26rako. Usurbilen haur eta gazteen aisialdian lan egiten duten begiraleei zuzendua egongo da. “Tailerrean erabiliko den metodologia parte hartzailea eta dinamikoa izango da”, iragarri dute.  Lau orduko saio bat edo bi izango dira, ordutegi honekin: 10:00-14:00 edota 16:00-20:00. Ikastarorako izena ekainaren 15a baino lehen eman beharko da. Informazio gehiago: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus

"Nordic Walking" ikastaroa

Ekainaren 28 eta 29rako saio bana iragarri du Oiardo Kiroldegiak hasiberrientzat. Guztira 5 orduko ikastaroa:

-Ekainak 28: 16:00-19:00.

-Ekainak 29: 17:00-19:00.

Prezioak: Bazkideak: 20,50€. Bazkideak ez direnak: 41€. Makilen alokairua: 5€. Informazio gehiago Oiardo Kiroldegian, ekainaren 24 arte.

AEK-ren udako eskaintza

Euskalduntze nahiz azterketa ezberdinak prestatzeko barnetegiak Euskal Herri luze zabalean, familia barnetegia eta ibiltariak, ikastaro trinkoak eta on line ikastaroak euskaltegietan...  Eskaintza zabala prestatu du AEK-k uda parterako. Matrikulazio epea zabalik dago jada. Usurbildik mugitu gabe, Etumeta AEK euskaltegiak, B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu udan. Ikastaro bakoitza 80 ordukoa izango da. Prezioa, 136 euro. “Uztailean edo irailean emango dira”, iragarri dutenez. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

Ikasturte berriari begira

2018-19 euskara ikasi edo maila hobetu nahi dutenek bestalde, aurrematrikulatzeko epea zabalik izango dute, ekainaren 19ra arte. "Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira". Bestalde, ikasturte berrira begira, AEK-k matrikula bat zozketatuko du AEK-ko ikasleek euskaltegian ikasten hasteko proposatzen dituzten lagunen artean. “Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak %50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan”. Gogoan izan, euskara ikasteko diru-laguntzak eskaintzen dituela Usurbilgo Udalak, laster egingo du deialdia.

"Sagarrondotik Sagardora" ikastaro praktikoko hurrengo saioak

Otsailean abiatu zuten ikastaro praktikoa borobiltzeko bi saio baino ez dira geratzen:

-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.

-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.

KzGunea

Ekainean goizez, 9:00-13:00 artean, zabalduko dute KzGunea. Hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:

-Ekainak 15-26, 11:00-13:00 “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.

-Ekainak 26-27, 09:00-11:00 "Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik".

-Ekainak 27-28, 11:00-13:00 "Instagram". 

-Ekainak 28-29, 09:00-11:00 "Erosketa seguruak Interneten".

-Uztailak 3-11, 16:00-18:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".

-Uztailak 12-13, 16:00-18:00 "Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez".

-Uztailak 16-25, 16:00-18:00 "Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako".

-Uztailak 26-27, 16:00-18:00 "Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik".

-Uztailak 30, 16:00-18:00 "Ordainketak Interneten segurtasunaz".

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Jakin Jardunaldiak

"Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila" izeneko Jakin Jardunaldiak antolatu dituzte UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak, UEU-ren udako ikastaroen baitan:

Epea: uztailak 12-13 (ostegun eta ostirala).

Tokia: Udarregi Ikastola.

Ordutegia:

-Uztailak 12: 09:30-16:30.

-Uztailak 13: 09:30-12:30.

Ordu  kopurua: 8,50 ordu.

Matrikulazio epea: maiatzak 14-uztailak 9.

Matrikula prezioak: 10 euro.

Zehaztasunak: “1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.

EDUKIAK

Uztailak 12, osteguna

9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.

9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.

9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.

11:00-11:30 Atsedenaldia.

11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.

12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.

13:30-14:45 Bazkaria

Zaintzaren Utopia

15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.

15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.

Uztailak 13, ostirala

Utopia sozioekologikoa

9.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?

10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.

11:15-11:45 Atsedenaldia.

11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

BAZKARIA

Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dugu, eman izena bazkarian matrikulatzerakoan. Prezioa: 15,00€

Alergia eta dieta bereziak.

Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.