Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunek segida izango dute ostiraletik aurrera, Udarregi Ikastolako Hitz Aho guraso elkartearen eskutik. Arratsalde pasa antolatu dute antzezlan eta txokolate jatearen bueltan. Bide batez, gogoan izan, ekainaren 8ra arte bisita dezakezuela Sutegin, ikastolaren mende erdi honetako argazki erakusketa.
Larunbatean ospatuko da bestek beste, Ikastola Eguneko urteroko herri bazkaria. Txartelak eskuratzeko azken eguna izango duzue osteguna (ekainaren 7a) Ikastolako idazkaritzan. "Aurten bazkaria Askora enpresak prestatuta ekarriko du, baina frontoian mahaiak jarri, kendu eta jasotzeko boluntarioak behar dira. Eman izena idazkaritzan!", luzatu dute gonbita. Bi menu izango dira aukeran:
-Ikasleena (9 euro): arroza tomatearekin, oilasko nuggets-ak, etxeko bizkotxoa, ura eta freskagarriak.
-Helduena (20 euro): entsalada nahasia, paella, tarta eta kafea. Ardoa, sagardoa, ura eta kopak.
IKASTOLAK 50 URTE
Ekainaren 8ra arte
17:00-19:00 "Udarregi 50 urte" argazki erakusketa Sutegin.
Ekainak 8, ostirala
17:00 Potxoenea ondoko Olanoenea plazako anfiteatroan, "Tenderetea" antzezlana, Bapatean Zirko taldearen eskutik.
18:00 Txokolate jana Askatasuna plazan.
Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.
Ekainak 9, larunbata
08:30 Esnadeia kaleetan zehar.
10:00-12:00 Jokoak Ikastola inguruan.
14:00 Herri bazkaria frontoian.
Bazkalostean, musika Ttipika Dantza Gidatuak taldekoekin.
Informazio gehiago: udarregi.eus
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.