Bihurri ludotekak maiatzaren 30erako iragarritako 'Identitatearen ibilbidea: neska-mutil anitzak, sexualitatea, transexualitatea' hitzaldi-solasaldi irekia ostegun honetan egingo da, ekainaren 7an, 17:00etan ludotekan bertan. Elena Jimenez Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneko arduradunak bideratuko du saioa.
Bihurri ludotekak merendola batekin borobilduko du ikasturtea ekainaren 22an 17:00etan. "Bihurri Ludotekan bazkideok opor hasiera merendola batekin ospatuko dugu, zatoz!! Oparitxoak ere egongo dira!!".
Eskola kiroleko proiektu berriaren aurkezpena
Udarregi Ikastola, NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala kide izango dituen eskola kiroleko proiektu berria abiatuko da irailean. Aurrez, gurasoei aurkeztu nahi zaie, datorren asteartean, ekainaren 12an, arratsaldeko 17:30etan Sutegin deitu duten batzarrean.
Irrien Lagunen ikuskizuna
NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik, Irrien Lagunak bueltan datozkigu, ekainaren 11n Usurbila. Garai honetan, ikasturte amaiera aldera antolatzen dugun Plis Plas Txalo Ta Jolas ekimenaren baitan, "Zatoz jolastera" haur eta gaztetxoei zuzenduriko ikuskizuna eskainiko digute datorren astelehenean, arratsaldeko 17:30etan hasita frontoian. "MarikaLanbre eta Largabista jolas egiteko gogoz daude. Bildu diren lekuan ez dago parkerik, ez dago jostailurik, ez dago.... Irudimena dantzan jarriz eta publikoaren parte hartzearekin jolasteko mila modu daudela ikusiko dugu. Bazatoz jolastera?".
Udajolaseko guraso bilera
4-12 urte arteko 192 haur eta gaztetxo izena emanda daude NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko Udajolas ekimenerako. Uztailaren 3tik 27ra, astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30 artean eskainiko da Udajolas. Argibide gehiago, ekainaren 14rako 17:00etan Sutegiko auditorioan antolatu dugun gurasoei zuzenduriko bileran eskainiko dira.