Ugartondo, etxebizitza berrientzat prestatzen

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 7a, 12:27

Hutsune handi bat sumatuko dute Ugarte baserri ingurua hurbiltzen direnek. Urte luzez, zutik ziren eraikinak eraitsi dituzte. Zutik mantentzen den bakarra, aipatu Ugarte baserria bera da. Eta baita, lehenik, Alkartasuna Kooperatibaren egoitza izan, eta gerora, Usurbilgo Gaztetxearen kokagunea izan zen eraikineko hormaren bat. Gainerakoan eremua libre da, laster etxebizitza berriak eraikitzen hasteko.

Gogoan izan, Ugarte baserriaren bueltan eraikiko dituztela, joan den urtarrilaren 25ean, Usurbilgo Udalak Oiardo Kiroldegian zozketatu zituen babes ofizialeko 46 etxebizitza eta 46 etxebizitza tasatu. 

Otsailean hesitu zuten ingurua eta apirilaren erdialdera hasi zituzten eraiste lanak.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA