Urtero moduan, lankidetza hitzarmena berritu du Usurbilgo Udalak beste 12 hilabeterako, herriko gizarte eragile ezberdinekin. Ondoko irudian dituzue, Udalaren izenean Xabier Arregi alkatea eta Usurbilen Nahi Ditugu, DYA eta Usurbilgo Odol Emaileen elkarteko ordezkariak, ostegun eguerdian Potxoenean egin duten sinatze ekitaldian. Hitzarmenok eragile bakoitzak jasoko duen laguntza zehazten du.