Apirilean bezala, 242 langabetu maiatzean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 7a, 12:04

Aldaketarik ez Usurbilgo langabetu kopuruan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera. Maiatzean, apirilean adina lanik gabeko herritar zegoen Usurbilen; 242. Buruntzaldean 6 langabetu gutxiago, 3.246 eta Gipuzkoan 409 langabetu gutxiago, 32.351.

Generoaren ikuspegitik, aldea nabaria da ordea. 101 langabetu gizonezko zeuden maiatzean Usurbilen, 141 emakumezko. Kontratazio datuei erreparatuz gero, bestelakoak dira kopuruak. Apirilean erregistratu ziren 415 lan kontratutik 236 gizonezkoenak izan ziren, 179 emakumezkoenak. Ia denak, 387, aldi baterako, 274 zerbitzuen sektorean.

Adinari dagokionez,  242 langabetutik ia erdia (119) 45 urtetik gorakoa da. 106 langabetuk 25-44 urte artean dituzte.

Segidan dituzue xehetasun gehiago, zenbakitan:

2018ko maiatza

Usurbil: 242.     Buruntzaldea: 3.246.    Gipuzkoa: 32.351.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 101.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 37.

45 urtetik gora: 58.


Emakumezkoak: 141.

25 urtetik behera: 11.

25-44 urte artean: 69.

45 urtetik gora: 61.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 8.

Industria: 34.

Eraikuntza: 13.

Zerbitzuak: 168.

Aurretik lanik gabe: 19.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 688.

Astigarraga: 229.

Hernani: 980.

Lasarte-Oria: 867.

Urnieta: 240.

Usurbil: 242.

Guztira: 3.246.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 32.351.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 415.

Aldi baterakoak: 387.

Zerbitzuen sektorean: 274.

Sexuaren arabera: 236 lan kontratu gizonezkoenak, 179 emakumezkoenak.

http://www.noaua.eus/2018/05/10/20-langabetu-gutxiago-apirilean-usurbilen/