Bi egun baino ez, elkarri, etorkizunari eskua emateko. Hilabete luzeetako girotze eta prestaketa lanen ostean, igandean ospatuko da (ekainak 10) Gure Esku Dagok deitutako giza katea. Etxean geratzeko aitzakiarik ez da izango, ez behintzat, eguraldi kontuengatik. Euririk ez da espero goiz partean.
Adi antolakuntzak helarazitako oharrei. Bai Aginagan eta Usurbilen, herritarrei igande goizeko 10:30etan bi guneotako frontoietatara gerturatzeko deia egin zaie. Bertan antolakuntzaren argibideak jaso eta giza kateko eremura gerturatu beharko da. Ikurrinak, aldarriak, pankartak, eramatera animatzen dituzte herritarrak. “Giza kate koloretsua osatu nahi dugu, aldarrikatzailea!”, adierazi dute.
Eguerdian izango da giza katea, ordu erdi iraungo du. Segidan, Dema plazara joateko deia egin da, argazki erraldoia aterako da.
201,9 kilometroko luzera izango du giza kateak. Donostiako Kontxatik, Bilbotik eta ia 40 herritik igaroko da, Gasteizko Legebiltzarreraino. Giza kate luze honetatik 9 kilometrok Usurbilgo lurrak zeharkatuko dituzte.
Giza katea
Ekainak 10, igandea
Usurbilen
10:30 Hitzordua: has dezagun eguna elkarrekin! Oharrak eta antolaketa Dema plazan.
11:30 Prest! Bakoitza bere tokian! (Txara-Kaparotz artean).
12:00/12:30 Giza katea!
13:15 Argazki erraldoia Dema plazan.
Aginagan
10:30 Hitzordua frontoian. “Has dezagun eguna elkarrekin! Oharrak eta antolaketa.
11:30 Prest! Bakoitza bere tokian! (Ongi Etorri eta Galardi artean).
12:00-12:30 Giza katea!
13:15 Argazki erraldoia Dema plazan.
Arratsaldean zehar, festa giroa Donostian, Bilbon eta Gasteizen.
Ohar garrantzitsuak:
1 · Ekarri zure ikurrina, aldarria, pankarta... Giza kate koloretsua osatu nahi dugu, aldarrikatzailea!
2 · Kontutan izan eguraldia!
3 · Arren, txukun mantendu ingurua; zaborrik ez lurrera!
Antolatzailea: Gure Esku Dago.
USURBIL
9. kilometroa: Lasarte-Oria.
10. kilometroa: Lasarte-Oria.
11. kilometroa: Zubieta-Usurbil.
12. kilometroa: Usurbil.
13. kilometroa: Andoain.
14. kilometroa: Andoain.
15. kilometroa: Urnieta-Aginaga.
16. kilometroa: Astigarraga.
17. kilometroa: Hernani.
-Informazio gehiago:
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU
Irudia: Gure Esku Dago.