Udarregi, Kaxkoko eta Artzabal inguruko frontoi, plaza eta parkeak festa gunearen parte bilakatu ditu gaurkoan ikastolak, haur eta gurasoen parte hartzea sustatu duen jolasekin. Ohiko kirol jarduera ezagunak alboratu, eta haien ordez, dantza, antzerkia, edota bestelako trebetasunak jokoan jarri dituzte gaurkoan, hezitzaileen eta hainbat herritarren laguntzaz. Herrian zehar antolatu dituzte jolas guneetan barrena zirkuitu modukoa osatu dute hiru talde handitan banatuta.
50. urtemugako festaren azken asteburua izanik, mende erdi horri keinu bat baino gehiago egin zaio goizean zehar. Hasteko, jokoen goiza goitik behera eraberritu dute. Jolasak eta jolasen arteko lotuneak, Udarregiri lotutako istorioek girotu dute. Goiza ikastola atzeko zelaian borobildu dute. 50. urtemugako mosaiko erraldoia osatu dute.
Ekainak 9, larunbata
14:00 Herri bazkaria frontoian.
Bazkalostean, musika Ttipika Dantza Gidatuak taldekoekin.
Informazio gehiago: udarregi.eus
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
https://youtu.be/TYwDc7xcvSg