Aginagak hartu du, 2019ko Eskola Txikien jai eguna antolatzeko lekukoa

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 11a, 12:11

Eskola Txikien festa handia ospatu zuten igandean Oikian, "Gutxirekin asko egiteko indarra" aldarripean. Han ziren, besteak beste, Aginagako Eskolako kideak ere. Eguneko protagonistak izan baitziren, oikiarrekin batera. 2019ko Gipuzkoako Eskola Txikien Festa eguna Aginagan ospatuko da. Atzo iragarri zuten urtebete barruko hitzordua. Eskolatik bertatik helarazi dizkiguten ondoko irudietan ikus dezakezuen moduan, lekuko hartzearekin irudikatu zuten Aginaga izango dela 2019an, Eskola Txikien festaren topagunea.

Atzoko festa egunarekin, eskola txikion errealitatea plazaratzeko ere baliatu zuten. Oikiako eskolan 39 haur daude, eraikina zaharkitua geratu zaie, espazio falta dute. Eskola berria eraikitzeko proiektua abian dute. 

http://host1.bideometa.net/HBI_00082734.mp4