Lanbide Heziketa osoan aurrematrikulatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 12a, 08:00

2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio epea ixtear da Lanbide Heziketa osoan. Ostiralera arte (ekainak 15) bideratu ahalko dira inskripzioak, bai Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskolan, baita Atalluko Oinarrizko Lanbide Heziketa udal institutuan ere. Azken honetan gainera, estreinakoz, aurrez hitzordua eskatu eta bertara joanda edo martxan duten olh.usurbil.eus web orri berriaren bidez bideratu ahalko da izen ematea. Segidan dituzue xehetasunak:

Lanbide Heziketa:

-Epea: ekainak 4-15 (biak barne).

-Ikasketa eskaintza: elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, administrazioa, energia eta ura.

-Informazio gehiago: lhusurbil.eus / Etarte bidea, 9 (Zubieta) / 943 36 46 00 / eskola@lhusurbil.eus

-Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 artean, astelehenetik ostegunera 16:00-18:00 artean.

Oinarrizko Lanbide Heziketa:

-Epea: ekainak 4-15 (bi egunak barne).

-Ikasketa eskaintza: sukaldaritza eta jatetxea; ile-apainketa eta estetika.

-Nori zuzendua: 15-17 urte arteko gazteak, DBH graduatua ez dutenentzat.

-Xehetasun gehiago: Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua (lan munduratzea errazten dien profesionaltasun-ziurtagiria) eta DBHko graduatua lortzeko aukera, baita erdi mailako zikloetara sarbide zuzena ere.

-Izen ematea (doan): Atalluko egoitzan (aurrez hitzordua eskatuta) edo on-line bidez olh.usurbil.eus

web orri berrian.

-Informazio gehiago: olh.usurbil.eus / Zanpiura 3, Atallu / 943 36 04 65 / lhi@usurbil.eus