Usurbilgo Gure Esku Dago: "Igandean bizitakoa izugarria izan da"

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 12a, 12:03

Usurbilgo Gure Esku Dago taldetik esker eta zorion hitzak helarazi dituzte ondoko lerroon bidez, ekainaren 10eko giza katean parte hartu eta lagundu zuten guztiei. Usurbilen 1.100 lagun baino gehiagok izena eman zuten. Orotara, 175.000 lagunek baino gehiagok eman zioten eskua elkarri, etorkizunari. Albiste honi atxikia duzue, ekainaren 10ean Gure Esku Dagok zuzenean eskaini zituen giza kateko irudiak.

USURBILGO GURE ESKU DAGO-ren OHARRA

Zorionak denoi.

Igandean bizitakoa izugarria izan da. Sinistu dezagun behingoz, elkarrekin gauza handiak lortu ditzazkegu!

Lerro hauen bidez gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu Usurbil eta Aginagatik igaro zen giza katea posible egin zuten boluntario guztiei; salda, txokolatea nahiz mokadutxoa prestatu eta banatu zutenei, kamixetak eta zapiak saltzen ibili zirenei, txistulari, trikitilari eta adar jotzaileei, Usurbilgo Udalari, zegozkigun kilometroak antolatzen aritu zirenei, trafikoa nahiz aparkalekuak zaindu eta zuzendu zituztenei, Elektropapo elektrotxarangakoei, eguneko zirrara argazki bidez jaso zuten argazkilariei... eta noski, baita Noaua!ko langileei ere. Zuek gabe, ez zen posible izango!

Giza katea iruditan:

Argazkitegia

NOAUA! TB

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA