"Tximeletak bizkarrean", Ugaitz Agirre Zapirainen lehen nobela

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 12a, 11:59

"Tximeletak bizkarrean" (Susa), hala du izena Ugaitz Agirreren lehen nobelak. Gaur aurkeztu du Donostian, hedabideen eta lagunen aurrean. Albiste honi atxikitako bideoan dituzue prentsaurrekoko irudi eta adierazpenak.

Hementxe duzue liburuko istorioaren aurrerapentxoa.  "Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka. Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan".

Argitalpen eguna: 2018ko maiatzak 31.

Generoa: narratiba.

Orriak: 192.

Argitaletxea: Susa.