Jakinminak, ikasteko gogoak mugarik ez duela erakutsi dute beste behin ondoko irudian dituzuen herritarrok. Esperientzia Eskolako kideak dituzue. Gaur amaitu dute ikasturtea, Usurbilgo Udalaren eskutik jaso dituzten diplomekin. Aurretik, Udalari bideratuak zizkioten eskaerak, kezkak, galderak aztertzen aritu dira Xabier Arregi alkatearekin eta Jone Urdanpilleta Gizarte Ongizateko zinegotziarekin.
Irailetik ekainera, astearte arratsaldero bildu ohi dira Esperientzia Eskolakoak, bi orduz Artzabalen. Lagun artean denetariko ikasgaiak jorratzen dituzte. “Gai-zerrenda oso zabala lantzen dute partaideek: arnasketak, osasun-zainketa, komunikazioa, informatika, musika, literatura eta abar luze bat. Hau guztia oso modu ireki eta parte-hartzailean burutzen da, eta partaideek ez dute inolaz ere aurretiazko esperientzia edo ezagutzarik izan beharrik”