Oporretara joan aurretik, Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak ostiraletik aurrera

Oporretara joan aurretik, Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak ostiraletik aurrera

Urte garai honetan antolatu dituzten ikasleen kontzertuekin agurtuko du Zumarte Musika Eskolak, ezohikoa izan duten 2017-18 ikasturtea. Ezohikoa, hiru hamarkadetan egoitza nagusia izan dutena berritu eta handitu ahal izateko, herriko beste lokal batzuetara lekuz aldatu baitira. Lokal hauetako baten ondoan finkatu duten ikasturte amaierako lehen hitzordua; ekainaren 15ean, 19:30etan Santueneko frontoian, Zumarteko pop-rock, folk eta gitarra taldearen emanaldia. Hortik aurrera, Udarregi Ikastola, Kalezar edota Sutegi aldera zabalduko dute musika giroa.

2017-18 ikasturtea urtean zeharreko lanketa plazaratuz agurtuko dute Zumarte Musika Eskolakoek, egunotarako deitu dituzten kontzertuon bidez:

Ekainak 15, ostirala

19:30 Zumarteko pop-rock, folk eta gitarra taldea Santueneko frontoian.

Ekainak 19, asteartea

18:00 Musika Txokoko talde eta Kantu-Kantari taldeen emanaldia Ikastolako areto nagusian.

Ekainak 20, asteazkena

19:00 Zumarte Gazte Abesbatza eta saxo-pianoko taldeen emanaldia Kalezarreko elizan.

Ekainak 21, osteguna

17:45 Tritikitxa-pandero talde eta txarangaren kalejira.

18:30 Talde instrumental desberdinen emanaldia Sutegin.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.