Harria Hitz bisita gidatua, larunbateko Joxan Artzeren herri omenaldiaren baitan

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 13a, 10:04

Joxan Artzeri ekainaren 16an egingo zaion herri omenaldiaren baitan, Harria Hitz bisita gidatua antolatu dute. Aurrez eman behar da izena. 25 lagunentzako lekua dago. “Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. Eta, jakina, Artze anaiek ere, oharkabean ia, rol garrantzitsua jokatu zuten susperraldi horretan. Gehiago jakin nahi izatera... ordubeteko ibilbidetxo honetan parte hartzera animatzen zaitugu”, 

Ekainak 16, larunbata

10:30 Usurbilgo frontoian elkartu.

10:35 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

11:30 Amaiera.

Izena emateko eta erreserbak aurrez: 688 818 017 edo info@kultour.pro (gehienez 25 lagunentzako lekua).

"JOXAN ARTZE GUREGAN" HERRI OMENALDIA

Ekainak 13, asteazkena

18:00 Joxan Artze ezagutuz Potxoenea kultur etxean.

Ekainak 16, larunbata

Egunean zehar:

-Joxan Artze irudikatuz, Sutegiko erakustaretoan. “Txoria txori” poema irakurrita, haurrek akuarelaz sortu dituzten marrazkiak ikusgai jarriko dira erakustaretoan.

-Joxan Artzeri idatziz egunean bertan, erregistro liburua egongo da, Joxan Artzeri zerbait idatzi nahi dionarentzat. Aldez aurretik, Potxoenea kultur etxera etorrita ere idatz daiteke bertan. Tel: 943 371 999.

10:30-11:30 “Harria Hitz” doako bisita gidatua frontoitik abiatuta.

12:00 Joxan Artze oroituz  Mikel Laboa plazan.

Txalaparta, poesia, dantza, kantua eta musika lagun ditugula oroituko dugu Joxan Artze.

17:00 Joxan Artze sentituz Olanoneko anfiteatroan.

Haurrek marrazkiak egingo dituzte txalaparta entzunez sentitzen dutenarekin. Ondoren, ipuin kontaketa laburra izango da.

18:30 Joxan Artze partekatuz Dema plazan.

Joxan Artzeren lanaren aitortza egingo da, poesia eta txalaparta uztartuz. Bertan, Joxanekiko sentimenduren bat adierazi nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute, txalaparta joz edo haren poema bat irakurriz. Dagoeneko hamarnaka haur eta helduek izena eman dute ekitaldian parte hartzeko.

22:30 Joxan Artze biziz frontoian.

Joxan Artzeren lanean oinarritutako ikuskizuna gertutik biziko dugu: dantza, txalaparta, poesia, musika, bertsoak...

Antolatzaileak: herritar, eragile eta Usurbilgo Udalaren arteko elkarlanez.