Uztailean Errioxara asteburu pasa Andatzakoekin

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 14a, 08:07

Dagoeneko zabalik dago, Andatza M.K.T.-k uztailerako antolatu duen hurrengo txangorako izen ematea. Oraingo honetan, bi eguneko asteburu pasa iragarri dute Errioxa aldera. Segidan dituzue xehetasunak:

Epea: uztailak 7, 8.

Abiatzeko hitzordua: autobusez, uztailaren 7an 7:00etan Oiardo Kiroldegitik.

Ibilbideak: Valgañón-Posadas (19 km), Cubilla-Pancorbo (13 km).

Izen ematea: uztailaren 3a baino lehen 75 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Ostatua pentsio erdian, "Albergue Ezcaray" gunean.

-Plaza kopuru mugatua.

-2 eguneko ibilbideen otorduak norberak eraman behar ditu.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu". 

Informazio gehiago: andatza@hotmail.com / andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Datozen irteeren egutegia

-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.

Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.

Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.

-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.

-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:

Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.

Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.

Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.

-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.

-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:

Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.

Azaroak 25: mendi irteera.

-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.

Informazio gehiago:

andatza@hotmail.com

andatzamendizale.info