Izaskun Silva Zalbide eta Willy Jones herritarrek antolatu duten erakusketa Sutegin bisitatu ahalko duzue ekainaren 18tik 24ra. Astean zehar, 16:30-20:00 artean. Asteburuetan ordutegi honetan: 10:30-13:00 / 16:30-20:00. Erakusketa honen testuinguruan, “La re-evolución cuántica, una mirada al futuro” (“Iraultza kuantikoa, etorkizunari begirada”) hitzaldia antolatu dute hilaren 22an, arratsaldeko 20:00etan Sutegiko auditorioan. “Zientziaren azken aurkikuntzek gure eguneroko bizitzan nola eragingo diguten azalduko du Willy Jonsek”.
ERAKUSKETA: pintura eta arte kuantikoa
Epea: ekainak 18-24.
Ordutegia:
-Astean zehar: 16:30-20:00.
-Asteburuan: 10:30-13:00/16:30-20:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
HITZALDIA: “La re-evolución cuántica, una mirada al futuro” (“Iraultza kuantikoa, etorkizunari begirada”)
Eguna: ekainak 22, ostirala.
Ordua: 20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Informazio gehiago: budacuantico1@gmail.com eta Facebook-en “Izaskun Silva Zalbide”.
Antolatzaileak: Izaskun Silva Zalbide eta Willy Jones.