Zumarteko pop-rock, folk eta gitarra taldekoen emanaldia gaur Santuenean

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 15a, 10:09

Urte garai honetan antolatu dituzten ikasleen kontzertuekin agurtuko du Zumarte Musika Eskolak, ezohikoa izan duten 2017-18 ikasturtea. Ezohikoa, hiru hamarkadetan egoitza nagusia izan dutena berritu eta handitu ahal izateko, herriko beste lokal batzuetara lekuz aldatu baitira. Lokal hauetako baten ondoan finkatu duten ikasturte amaierako lehen hitzordua; ostiral honetan, ekainaren 15ean, 19:30etan Santueneko frontoian, Zumarteko pop-rock, folk eta gitarra taldearen emanaldia. Hortik aurrera, Udarregi Ikastola, Kalezar edota Sutegi aldera zabalduko dute musika giroa.

2017-18 ikasturtea urtean zeharreko lanketa plazaratuz agurtuko dute Zumarte Musika Eskolakoek, egunotarako deitu dituzten kontzertuon bidez:

Ekainak 15, ostirala

19:30 Zumarteko pop-rock, folk eta gitarra taldea Santueneko frontoian.

Ekainak 19, asteartea

18:00 Musika Txokoko talde eta Kantu-Kantari taldeen emanaldia Ikastolako areto nagusian.

Ekainak 20, asteazkena

19:00 Zumarte Gazte Abesbatza eta saxo-pianoko taldeen emanaldia Kalezarreko elizan.

Ekainak 21, osteguna

17:45 Tritikitxa-pandero talde eta txarangaren kalejira.

18:30 Talde instrumental desberdinen emanaldia Sutegin.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.