Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita igandean, Mintzalagunek antolatuta

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 15a, 10:09

Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Mintzalagun egitasmoaren testuinguruan, Txokoaldeko Txalaparta Txokora irteera antolatu da igande honetan (ekainak 17). "Oreka TX-ko kideek Txalaparta Txokoa erakutsiko digute eta txalaparta jotzeko aukera izango dugu!", iragarri dute.Txangoa, euskara ahotan hartu eta erabiltzea bultzatzen duen ekimeneko partaideei, Mintzalagunei alegia, nahiz herritar orori zuzendua dago.

Goizeko 09:30etan finkatu da abiatzeko hitzordua Mikel Laboa plazatik. 11:00etan bisita hasteko hitzordua, Txokoaldeko Txalaparta Txokoan bertan (Txokoaldeko geltoki zaharrean). Irteeran parte hartu asmo dutenei, aurrez, bideotatik izen ematea eskatzen zaie: 607 609 379 / 943 360 321 / usurbil@aek.eus