Elkarguneko feminismoa hizpide, gazte mugimenduak larunbat goizerako antolaturiko solasaldian

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 15a, 10:49

Usurbilgo gazte mugimenduak prest du ekaineko ekitaldien agenda. Oraingoan, parekidetasuna izango dute hizpide nagusia. Hainbat ekintza antolatu dituzte asteotarako. Datorren hitzordua larunbat goizerako, “Elkarguneko feminismoa: nola uztartu generoa, hizkuntza eta klassa” solasaldia Potxoenean:

Ekainak 16, larunbata

10:30 Hitzaldia Potxoenean: “Elkarguneko feminismoa: nola uztartu generoa, hizkuntza eta klasea”.

-Hizlariak: Idurre Eskisabel Larrañaga (kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre Dorronsoro (kazetaria eta antropologoa, Jakin Aldizkariko zuzendaria).

“Elkarguneko feminismoak erakutsi digu menperakuntzak elkarrekin gurutzatzen direla eta elkar indartzen. Gaur eta hemen, gizarteko botere harremanen sarean, emakume* izateak, hiztun minorizatu izateak eta prekario izateak zer esan nahi duen aztertuko dugu eta elkarren arteko aliantzak nola gauzatu daitezkeen ikusi”.

Ekainak 26, asteartea

17:30 Jai berdinzalegoen aldeko gogoetarako espazioa sortzeko saioa Potxoenean, Farapi kooperatibako kideekin. “Adituen laguntzaz, bakoitzaren esperientzietatik abiatuz, jakintza eta gogoetaz elikatuko gara denon artean. Garrantzitsua da gazteak gerturatzea, eta zer esanik ez Jai Batzordeetako kideak”.

Antolatzailea: Usurbilgo gazte mugimendua.