Txalaparta sentituz, Artzerengana hurbiltzeko aukera ederra izan dute belaunaldi berriek

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 16a, 21:46

Joxan Artze oroitzeko hamaika une eta aukera izaten ari gara gaurko herri omenaldi handi honen baitan. Arratsalde partean, txalaparta sentituz urte hasieran zendu zen sortzailearengana hurbiltzeko aukera ederra izan dute belaunaldi berriek, Olanoenea plazan ospatu den ekitaldian. Txalapartaren historia ezagutu eta eskuz jotzeko aukera izan dute, eta txalaparta inspirazio iturri gisa baliatuta, txalapartak sentiarazi diena Sutegin ikusgai dauden marrazki bidez adierazten aritu dira gero. Ekitaldia borobiltzeko, Artzeren poema ezagunak ardatz hartuta, Ixabel Agirresaroberen kontakizun labur eder batez gozatzeko aukera izan dute Potxoenea ondora hurbildu direnek.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA