Usurbil Cup-en izena emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 18a, 09:58

Ehunka haur eta gaztetxo futbolean lagun artean jokatzen jartzen dituen Usurbil Cup ekimenean izen emateko epea ixtear du Usurbil F.T.-k. LH1-etik DBH2 maila artean ikasten ari direnei zuzenduriko ekimenean izen emateko orriak Oiardo Kiroldegian izango dituzte interesdunek, ekainaren 18ra arte. Inskripzio epea beraz, gaur (ekainak 18) itxiko da. Irailetik urrira ospatuko da aurtengo Usurbil Cup. Antolakuntzatik, aurreko urteen antzera, lehiarik gabeko eta lagun arteko ekimena dela gogorarazi nahi dute.

Alebinei zuzendutako deialdia

2007an eta 2008an jaiotako alebin neskei eta 2007an jaiotako alebin mutilei zuzendutako deialdia ere plazaratu du Usurbil F.T.-k. Ekainaren 26rako arratsaldeko 18:00etan bilera deitu du Harane futbol zelaian.