Zumartekoen ikasturte amaierako bigarren kontzertua gaur Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2018ko ekainaren 19a

Badoaz oporretara, baina ez aurretik urtean zehar eskola barruan eginiko lanketa plazaratu gabe. Eta horretan hasiak dira. Udako atsedenaldiaren atarian, Zumarte Musika Eskola kontzertuekin agurtzen hasia da 2017-18 ikasturtea. Santueneko frontoian eskaini zuten lehen emanaldia joan den ostiralean, pop-rock, folk eta gitarra taldeek.

Kontzertu birak gaur jarraituko du Udarregi Ikastolan:

Ekainak 19, asteartea

18:00 Musika Txokoko talde eta Kantu-Kantari taldeen emanaldia Ikastolako areto nagusian.

Ekainak 20, asteazkena

19:00 Zumarte Gazte Abesbatza eta saxo-pianoko taldeen emanaldia Kalezarreko elizan.

Ekainak 21, osteguna

17:45 Tritikitxa-pandero talde eta txarangaren kalejira.

18:30 Talde instrumental desberdinen emanaldia Sutegin.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA