Joan Mari Torrealdaik bere azken lana aurkeztuko du asteazken honetan, ekainaren 20an arratsaldeko 18:30ean Sutegin. Usurbilgo Udalak antolaturiko ekitaldian, Idoia Torregaraik eta Mertxe Aizpurua kazetari usurbildarrek Torrealdai elkarrizketatuko dute. Xabier Arregi alkateak emango dio ongi-etorria ekitaldiari. "Asedio al euskera" (Txertoa) liburuan, euskararen kontra hartu diren neurriak eta egin diren adierazpenak batu ditu. Joera horren atzean ideologia supremazista ageri dela zioen ekainaren 1ean orriotan plazaratu genuen elkarrizketan. Gaztelania goraipatu eta euskara mespretxatzeko dinamika. Liburua hobeto ulertzeko gako gehiago eskainiko ditu ekainaren 20an, Sutegin.
Ondoko estekan duzue, Joan Mari Torrealdaik ekainaren 1ean argitara emandako NOAUA! aldizkariari eskaini zion elkarrizketa. Hemen irakur dezakezue: http://www.noaua.eus/wp-content/uploads/2018/05/742web.pdf