Gaztetxo eta helduen Bertsopaper Lehiaketetarako lanak, ostirala baino lehen aurkeztu

Noaua Aldizkaria 2018ko ekainaren 19a

Usurbilgo festei begira, Bota Punttubak Bertsopaper Lehiaketak antolatu ditu. Iaz bezala, bi. Bat, tradizio luzeena duena; 16 urtetik gorakoei zuzendurikoa. Bestea, LH 5 eta LH6 mailako ikasleen parte hartzea bultzatu nahi duena. Batera zein bestera lanak ostiral hau, ekainaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira. Hemen dituzue xehetasunak:

LH 5 eta 6-koentzako Bertsopaper Txapelketa:

Nori zuzendua: LH5 eta LH6ko usurbildarrei edo Usurbilen ikasten duten gaztetxoei.

Lanen ezaugarriak: bi bertsotako lanak izan behar dute. Gaiotako bat aukeratu behar da:

-NOAUA!n herriko zuhaitz zaharrena botako dutela irakurri berri duzu.

-Herriko alkatea bazina zein aldaketa egingo zenituzke?

-Urrutiko lagun bat etorri zaizu bisitan.

Sariak: txapeldunarentzat 50 euro Hurbilagoko dendetan xahutzeko eta oroigarria; txapeldun ordearentzat Hurbilagoko dendetan xahutzeko 40 euro eta oroigarria.

16 urtetik gorakoei zuzendutako Bertsopaper Txapelketa:

Nori zuzendua: 16 urtetik gorako usurbildarrei.

Lanen ezaugarriak: 8-10 bertso artekoak, inoiz argitaratu gabeak.

Sariak: 200 euro eta oroigarria txapeldunarentzat, eta 150 euro txapeldunordearentzat.

Lanen aurkezpena

Epea: ekainaren 21a baino lehen udaletxean (Usurbilgo Udala, XLII. Bertsopaper Lehiaketa. Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170).

Lanak aurkezteko modua: izengoitiz aurkeztu lana. Lanarekin batera, kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztu.

Antolatzaileak: Bota Punttuba eta Usurbilgo Udala.