Kalezarko jaietarako bi egun baino ez! Proposamen berri bat dakarkigu Jai Batzordeak asteburuko San Juanei begira. Bizikleta zaletu ororentzako benetan erakargarria den hitzordua. Gauez Andatzari itzulia emateko gonbita. Ostiral iluntzeko 21:00etan Kalezarko jaietako plazara gerturatzera deitzen dute. Handik abiatuko dira Santueneara, gero Txokoaldera eta Guardetxetik gora Andatzarantz. Handik jaitsi eta Kalezarrera itzuliko dira, jai giroaz gozatzera. Hortxe ostiral gauerako plan ezberdina. Ekimen honen sustatzaileek azpimarratu diguten moduan, festak bizitzeko beste era bat.
Naturaren edertasunaz gauez gozatzeko aukera emango du itzuli honek. Ez da lehiakorra izango, taldean egingo da, beharrezko segurtasun neurriak hartuta. Taldearen beharretara, erritmora egokituko da itzulia. Horregatik, herritar oro gonbidatzen dute, ekainaren 22ko Kalezar-Andatza-Kalezar BTT gauez ekitaldian parte hartzera. Eraman beharrekoa; bizikleta noski, eta argiztapen frontala. Bizikletak argiztapen propioa badu are hobeto.
KALEZARKO SAN JUAN JAIAK
Ekainak 22, ostirala
16:00 Buruhandiak.
17:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, auzotarren arteko jokoak.
21:00 Kalezar-Andatza-Kalezar BTT gauez.
22:30 Elektropapo, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
23:30 Txosnaren irekiera.
00:00 Fan&Go taldearekin dantzaldia.
Ekainak 23, larunbata:
San Juan bezpera eta Oilasko Biltzaileen Eguna
10:00 Oilasko-biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen bazkaria (tiketak Kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 15etik 21era bitartean).
15:00 San Juan eskearen irteera.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da)
22:00 San Juan Sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
00:00 Txosnaren irekiera.
Ondoren, Dj Gude.
Ekainak 24, igandea
San Juan Eguna eta Umeen Eguna
10:00 XVI. Ume Krosa.
10:30 Meza nagusia.
11:00 Jolasak.
Ondoren, toka.
13:00 “Gorritiren showa”.
16:00 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
18:30 Ttipika Taldearekin dantzaldia.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.