Aitor Arangurenek Asegarce enpresarekin debutatuko du larunbatean Tolosan

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 20a, 08:00

Asegarce enpresak Aitor Aranguren pilotari aginagarra fitxatu du. Ekainaren 23an debutatuko du Tolosako Beotibarren 18:00etan. "Bertara joatera eta bide berri honetan animoak ematera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako autobusa antolatu dugu". 

Aranguren animatzera joateko autobus zerbitzua antolatu dute 16:00etan Aginagatik (Usurbilen ere geldialdia egingo du), 6 euroren truke. Partidarako sarrerak ere aurrez eskuratzeko aukera dago, 15 eurotan. Bueltan, afaria antolatu dute Aginaga Sagardotegian: entsalada mistoa, bakailao tortila, txuleta, postrea eta kafea. Prezioa: 20 euro. Argibide gehiagorako edo izen emateko: 695 723 192 (Aitziber), 680 347 768 (Leire), Aginagako Arrate Egoitza, Aitzaga.