Kalezar jaietan murgiltzeko egun bakarra baino ez! Ekainaren 22tik 24ra ospatuko diren San Juanetarako egitaraua duzue atxikia albiste honetan. Eta ohartxo bat; aurten, San Juan egunaren bezperan, ekainaren 23an antolatu dute baita Oilasko Biltzaileen Eguna. Goizean biltzaile txikiak kalejiran irtengo dira auzoan barrena. Bazkaritarako bilduko dira eguerdian Kalezarren. Otordurako txartelak eskuratzeko azken eguna duzue gaurkoa (ekainak 21). Kaffa kafetegian erosi ditzakezue.
Asteburu honetan, jai izango dute Kalezarren; dantzariak, haur jolasak, San Juan eskea eta sua, dantza giroa Ttipika, Fan&Go edota DJ Guderekin... Adin tarte denetako herritarrak eta zaletasun guztiak asetzeko moduko hitzordu mordoa antolatu du Jai Batzordeak. Badira berrikuntzak ere; tartean, Kalezar-Andatza-Kalezar BTT proba antolatu dute gauez.
KALEZARKO SAN JUAN JAIAK
Ekainak 22, ostirala
16:00 Buruhandiak.
17:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, auzotarren arteko jokoak.
21:00 Kalezar-Andatza-Kalezar BTT gauez.
22:30 Elektropapo, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
23:30 Txosnaren irekiera.
00:00 Fan&Go taldearekin dantzaldia.
Ekainak 23, larunbata:
San Juan bezpera eta Oilasko Biltzaileen Eguna
10:00 Oilasko-biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen bazkaria (tiketak Kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 15etik 21era bitartean).
15:00 San Juan eskearen irteera.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da)
22:00 San Juan Sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
00:00 Txosnaren irekiera.
Ondoren, Dj Gude.
Ekainak 24, igandea
San Juan Eguna eta Umeen Eguna
10:00 XVI. Ume Krosa.
10:30 Meza nagusia.
11:00 Jolasak.
Ondoren, toka.
13:00 “Gorritiren showa”.
16:00 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
18:30 Ttipika Taldearekin dantzaldia.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.