Usurbilgo jaietako Bertsopaper Txapelketetarako lanak aurkezteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 21a, 10:31

Ostegun hau (ekainak 21) duzue, Usurbilgo festei begira Bota Punttubak antolatu dituen Bertsopaper Lehiaketetara lanak aurkezteko azken eguna. Iaz bezala, bi lehiaketa deitu dituzte. Bat, tradizio luzeena duena; 16 urtetik gorakoei zuzendurikoa. Bestea, LH 5 eta LH6 mailako ikasleen parte hartzea bultzatu nahi duena. Batera zein bestera lanak ostiral hau, ekainaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira. Hemen dituzue xehetasunak:

LH 5 eta 6-koentzako Bertsopaper Txapelketa:

Nori zuzendua: LH5 eta LH6ko usurbildarrei edo Usurbilen ikasten duten gaztetxoei.

Lanen ezaugarriak: bi bertsotako lanak izan behar dute. Gaiotako bat aukeratu behar da:

-NOAUA!n herriko zuhaitz zaharrena botako dutela irakurri berri duzu.

-Herriko alkatea bazina zein aldaketa egingo zenituzke?

-Urrutiko lagun bat etorri zaizu bisitan.

Sariak: txapeldunarentzat 50 euro Hurbilagoko dendetan xahutzeko eta oroigarria; txapeldun ordearentzat Hurbilagoko dendetan xahutzeko 40 euro eta oroigarria.

16 urtetik gorakoei zuzendutako Bertsopaper Txapelketa:

Nori zuzendua: 16 urtetik gorako usurbildarrei.

Lanen ezaugarriak: 8-10 bertso artekoak, inoiz argitaratu gabeak.

Sariak: 200 euro eta oroigarria txapeldunarentzat, eta 150 euro txapeldunordearentzat.

Lanen aurkezpena

Epea: ekainaren 21a baino lehen udaletxean (Usurbilgo Udala, XLII. Bertsopaper Lehiaketa. Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170).

Lanak aurkezteko modua: izengoitiz aurkeztu lana. Lanarekin batera, kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztu.

Antolatzaileak: Bota Punttuba eta Usurbilgo Udala.