Usurbilgo jaietako Haurren Eguneko ginkanan eta erronkan izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 21a, 11:00

Guztiontzako festa euskaltzale, parekide, jasangarri eta inklusiboen aldeko apustua egin du beste behin Jai Batzordeak ekainaren 28tik uztailaren 2an ospatuko ditugun Santixabeletarako. Jaietako protagonisten artean, ondoko irudikoak izango ditugu noski; etxeko txikienen parte hartzerik gabe ez baita festarik. Umeen Eguna aurtengoan, ekainaren 29an ospatuko da, ostiralez. 

Egunpasa ederra antolatu diete prestaketa lanak bideratu dituzten gurasoek. Goiz parterako, adin tarte bakoitzari zuzendutako eskaintza prestatu dute; Jolas Parkea 6 urte artekoentzat; LH 1-4 maila artekoentzat ginkana; eta Erronka LH5-DBH2 maila arteko ikasleentzat. Bai Erronkan, baita Ginkanan aurrez izen emateko aukera dute haur eta gaztetxoen gurasoek. Inskripzioak bideratzeko bidali mezu bat telefono zenbaki honetara: 620 565 731.