Zumarte Musika Eskolakoek Sutegiko oholtza gainean agurtu dute ikasturtea

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 21a, 19:13

Orain bai, akabo. 2017-18 ikasturteak berea egin du, bai behintzat Zumarte Musika Eskolakoentzat. Denboraldia agurtzeko egunotan antolatu duten kontzertu zikloa gaur amaitu dute, hain zuzen, Musikaren Nazioarteko Egun honetan. Trikitixa-pandero talde eta txarangako kideen kalejira abiatu du ospakizun egun hau. Eta amaieran, talde instrumental desberdinen eta abesbatzakoen emanaldiaz gozatzeko aukera izan da Sutegiko auditorioan.

Ezohiko ikasturtea bizi izan dute Zumartekoek. Datorrenean gertatuko den moduan, behin behinean herriko gune desberdinetako egoitzetan dira behin behinean, hiru hamarkada luzez musikarien etxea izan den Kale Nagusiko Villa Pilar eraikina handitu eta birgaitu artean. Aurretik, orain irailera arte oporretara! 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA