Akabo 2017-18 ikasturtea, oporretara doaz ikasleak. Urteko atsedenaldi luzeenari ongi etorria emateko, txikienentzat askaria antolatu du Bihurri ludotekak, ostiral honetarako (ekainak 22) 17:00etan ludotekan bertan. "Bihurri Ludotekan bazkideok opor hasiera merendola batekin ospatuko dugu, zatoz!! Oparitxoak ere egongo dira!!", iragarri dute.
Udako aisialdi ekimenen abiatzea
Oporren hasierak, urte garai honetan antolatu ohi diren udako aisialdi ekimenen abiatzea dakar. Gogoan izan, txokoak antolatu direla Aginagan eta Zubietan. Udako ekintzak Gaztelekuan eta Udajolas Usurbilen. Gaztelekuak eskaintza zabala prestatu du. Txangoak tartean. "Irteerak egun osokoak izango dira eta guraso baimena Gaztelekuan jaso behar da eta bertan zehaztuko da ordutegia eta zer eraman behar duen" gazteak.
-Ekainak 23: "Uda festa" (DBH 1).
-Ekainak 25: “Uda 2018” irteerako bilera (DBH 3).
-Ekainak 28: Logika jolasak (DBH 2).
-Ekainak 30: ur jolasak (DBH 1).
-Uztailak 5: pelikula + palomitak.
-Uztailak 6-7: “Uda 2018” irteera (DBH 3).
-Uztailak 9: kamisetak tindatu.
-Uztailak 12: ur jolasak.
-Uztailak 13: Telareekin eta trapiloarekin eskulanak.
-Uztailak 16: Gaztelekuko konponketa eta margotze lanak egin.
-Uztailak 19: Hernaniko igerilekura artera (DBH 2).
-Uztailak 20: Donostiako irlara irteera (DBH 1).
-Uztailak 23: “Bideo tailerra” ("Beldur barik" ekimenerako ideiak landu).
-Uztailak 26: datorren ikasturteari begira, Gaztelekua txukundu eta agurra egin.
Informazio gehiago:
943 371 050
688 713 838
gaztelekua@usurbil.eus
Udajolasera begirako oharrak
NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak, uztailaren 3tik 27ra antolaturiko udako ekimenean, 4-12 urte arteko 192 haur eta gaztetxo daude izena emanda. Adi, kontuan hartu beharreko ohar hauei:
Puntualtasuna
Ordutegia errespetatzea beharrezkoa da. 09:30tatik 13:30ra.
Irteera egunetan: 09:30tatik 16:30tara.
Haurrak frontoian utzi eta jasoko dira, kontrakorik esaten ez bada behintzat.
Funtzionamendua
-Haurren batek udalekutako ordutegian botikaren bat hartu behar badu, guraso baimena idatziz ekarri behar da.
-Etxera bidalitako oharrak errespetatu egin behar dira.
-Haurrek egunero hamaiketakoa ekartzea beharrezkoa da eta egun osoko irteera egunetan bazkaria eta hamaiketakoa. Hamaiketako eta bazkariari izena jartzea komeni da.
-Haurra udalekura bixera batekin eta krema emanda etorriko da.
-Haurrak beharrezkoa badu aldatzeko arropa ekarriko du.
-Haurrek etxetik ezin dituzte ekarri: jostailuak, dirua eta telefono mugikorra. Ekarriko balituzte, beraien ardurapean geratuko lirateke.
-Udalekuak amaitzen direnean udalekuen ebaluazio-orria pasako zaizue.
-Guraso bileretan parte-hartzea garrantzitsua da.
Kontaktua
-Beharrezko kasuetan bakarrik erabili.
-Telefonoa: 943 360 321 (8:00tatik 15:00ra).