"Hau ez da justizia!" salatu dute usurbildarrek, Sanferminetako erasotzaileak aske utzi berritan

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 22a, 22:38

Nafarroako Auzitegiak 6.000 euroko fidantzapean aske utzi ditu behin behinean, Iruñeako 2016ko San Ferminetan emakume bat taldean erasotu zuten gizonezkoak. Aipatu auzitegiaren erabakiak emakume guztiak babesik gabe uzten dituela salatzeko, hau ez dela justizia salatzeko jendetza batu du, Usurbilgo Sortuk deituta, ostiral arratsalde honetan, Usurbilgo Mikel Laboa plazan egin den elkarretaratzeak.

Erasotzaileon biktimari eta oro har, indarkeria matxistaren biktima guztiei babesa adierazi diete, baita Martxoaren 8ko zein "Nik Sinesten Dizut" mugimenduei.

ELKARRETARATZEAN PLAZARATU DEN ADIERAZPENA

Atzo jakin genuen Sanferminetako  bortxatzaileak probisionalki aske geratuko zirela 6.000 euroko fidantza irrigarria ordainduz. Gaur kalean dira. 

Epai onartezina jaso genuen orain dela bi hilabete: emakumeen eskubideen kontrako epaia izan zen. Bortizkeria instituzionalaren adibide bat: biktimaren errelatoari sinesgarritasuna kenduz, bere bortxaketaren errua botaz, irakurketa patriarkala, misoginoa eginez. Hau ez da Justizia. 

Oraingoan, berriro ere, erakusten digute jendartearen aldarri nagusietatik oso urrun daudela, ez dutela entzun nahi, ez dutela ezer ulertu nahi...herriari entzungorra den sistema, ez da justizia. 

Erabaki honek babesik gabe uzten ditu emakume guztiak; sistema ez da gai emakumeen bizitzak babesteko eta ez ditu emakumeen eskubideak bermatzen. Hau ez da Justizia. 

Epai eta egoera honen aurrean, M8 eta NikSinestenDizut mugimenduen aldarriei gure babesa  ematen diegu, gaur egun inoiz baino ozenago. 

Helarazi nahi diogu berriro gure babes osoa biktimari eta indarkeria matxistaren biktima guztiei, ez daude bakarrik, guk beti babestuko ditugu.

Bukatzeko, bat egiten dugu eta deia luzatzen diogu herritar orori mugimendu feministaren mobilizazioetan parte hartzeko.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA