Bero zen, sargori, bart Pikaolan piztu zuten suaren bueltan. Sua edo sutzarra, metro dezenteko altuera harrapatu baitzuen. Antolatzaileek prestatua zuten materialari, bertaraturikoek botatako hainbat material gaineratu zitzaion. Apunteak, azterketak... Denetarik birrindu zuen gaua argitu zuen San Juan suak. Hitzordua, arratsaldean zehar bertsolari eta trikitilariekin eskean irtendakoek girotu zuten.
Biharamun honetan, Kalezarko jaietako azken egunean gara jada. Oraindik halere bada zer egina Kalezarren, etxeko txikiena ere baden San Juan Egun honetan:
Ekainak 24, igandea
San Juan Eguna eta Umeen Eguna
10:00 XVI. Ume Krosa.
10:30 Meza nagusia.
11:00 Jolasak.
Ondoren, toka.
13:00 “Gorritiren showa”.
16:00 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
18:30 Ttipika Taldearekin dantzaldia.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.