Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 25a, 12:27

Hiru diru-laguntza deialdien oinarriak plazaratu zituen hilabete hasieran Usurbilgo Udalak: 2017-18 ikasturtean euskara ikasleentzako, behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleentzako eta ikasturte honetan zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntza deialdiak. Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da uztailaren 6ra arte.

Euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia

"Usurbilgo Udalak oso garran­tzi­tsu­tzat irizten dio helduen euskaldun­tze­an eta alfabeta­tze­an eragiteari". Hori dela eta, euskara ikasleentzako beka deialdia iragarri du aurten ere. Deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzen berri segidan:

-Usurbilen erroldatuak dauden 16 urtez gorako euskara ikasleei zuzendua.

-Ikastaroan zehar, %80ko asistentzia izatea gutxienez (autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).

-Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez, gutxieneko aprobetxamendua gainditzea.

-2017ko irailetik 2018ko abuztuaren 31ra eginiko ikastaroak lagunduko dira.

-Jaso daitekeen laguntza: %100ekoa (600 euroko mugarekin), %80ko asistentzia izan eta gutxieneko aprobetxamendua bete dutela frogatzen dutenek. 

-Eskabideak: ekainaren 25etik uztailaren 6ra udal erregistroan.

Behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia

"Usurbilgo Udalari garran­tzi­tsu­a irudi­tzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordain­tze­ko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie" eta horretarako abiatu dute diru-laguntza deialdi hau:

-Euskara ikasleei zuzenduriko diru-laguntza deialdiko irizpide orokorrak aplikatuko dira deialdi honetan ere.

-2018ko uztailetik 2019ko ekainaren 30era egindako ikastaroak lagunduko dira.

-Diru-laguntza hauetarako eskaerak Euskaltegiko matrikula egiten denean aurkeztu beharko dira. Diru-laguntzen zuriketak, 2019ko uztailaren 3tik 5era.

-Behar ekonomiko berezia duten herritarrei euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko zaie. 

-Diru-lagun­tza hau jaso ahal izateko, diru-sarreren gehieneko mugak, kide kopuruaren arabera, hauek izango dira:

Kide bat: 644,49 €/hilean.

2 kide: 827,59 €/hilean.

3 kide edo gehiago: 915,47 €/hilean.

Begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntza deialdia

"Usurbilgo Udaleko Euskararen Ordenan­tzak bere 39. artikuluan dio Udalak neurri egokiak hartuko dituela euskara gizarte esparru guztietan erabil dadin eta, oro har, gizarte bizi­tzan euskararen presen­tzi­a gehi dadin. Aisialdia gizarte bizi­tza horretako zati bat da eta gure gizartean gero eta garran­tzi­a handiagoa duena gainera Aisialdiko begirale eta zuzendariak berariaz eta era egokian prestatua egotea garran­tzi­tsu­a ikusten du udalak. Are gehiago, prestakun­tza hori euskaraz jaso­tze­a garran­tzi­tsu­a irudi­tzen zaio udalari". 

Horregatik plazaratu du diru-laguntza deialdi hau Udalak. Deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzen berri segidan:

-Onuradunak, Usurbilen erroldaturiko 16 urtez gorako herritarrak izango dira.

-Eginiko ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlari­tzak homologatua izatea ezinbestekoa izango da.

-Ikastaroaren alderdi teorikoa gaindi­tze­a eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lor­tzea.

-2017ko uztailetik 2018ko ekaina bitartean egin eta Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroak lagunduko dira.

-Eskabideak: ekainaren 25etik uztailaren 6ra udal erregistroan.

Informazio gehiago, ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:

2017-18 ikasturteko euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia

Behar ekonomiko bereziak dituzten euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia

2017-18 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituzten ikasleentzako diru-laguntza deialdia