Gogoan izango duzue, apirilean aurkeztu zuen Usurbilgo gazte mugimenduak, udazkenera arte iragarria duten dinamika. Hilabetero gai bat ardatz hartuta jarduerak antolatzen ari dira. Parekidetasuna hartu dute hizpide nagusi gisa ekainerako. Azken hitzordua gaurko (ekainak 26) iragarri dute. Festa berdinzaleagoen aldeko hausnarketa saioa Potxoenean. Jai Batzorde guztietako kideei zuzenduriko hitzordua:
Ekainak 26, asteartea
17:30 Jai berdinzalegoen aldeko gogoetarako espazioa sortzeko saioa Potxoenean, Farapi kooperatibako kideekin. “Adituen laguntzaz, bakoitzaren esperientzietatik abiatuz, jakintza eta gogoetaz elikatuko gara denon artean. Garrantzitsua da gazteak gerturatzea, eta zer esanik ez Jai Batzordeetako kideak”.
Antolatzailea: Usurbilgo gazte mugimendua.
Usurbilgo gazte mugimenduaren hurrengo hilabeteotarako egitaraua:
-Ekaina: PARE ETA KIDE, Ta PuntO!
-Uztaila: Ume eta gazteak herriko jabeak! Urban day!
-Abuztua: Akanpaden hilabetea, gurea ilargi betea!
-Iraila: Herria Xutan!!!kartzela eta motxiladun umeak.
-Urria: Hilabete bakoitzaren hausnarketen inguruan mahai inguruak eta hausnarketa orokorra.
-Azaroa: Gazte Eguna.