Badatoz Usurbilgo jaiak! Herria festen zurrunbiloan murgiltzeko eskaintza zabala prestatu dutenen artean da Txosna Batzordea. Kontzertuak, jolasak, txapelketak... Denetariko hitzorduak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra Mikel Laboa plazan kokatuko den txosnen eremuan.
Tartean, Gazte Eguna ospatuko dute ostiralean; bazkaria eta bazkalosterako, Motxaila Elektrotxaranga. Adi, antolatzaileek ohartarazi dutenez, astearte hau duzue (ekainak 26) Gazte Bazkaritarako txartelak eskuratzeko azken eguna. Aitzagan erosi ditzakezue 12 euroren truke. Berrikuntza gisa, iragarri dutenez, barrikotea egongo da!
Laguntzarako deia
Festei ekin aurretik, muntaketa lanak bideratuko dituzte, ekainaren 27an. Egun horretan, aurtengoan ere Mikel Laboa plazan kokatuko den txosna gunea egokitzen laguntzera deitzen dituzte herritarrak. Bigarren deialdi bat ere plazaratu dute; aurtengoan, bi txosna kokatuko dituzte frontoi atzean. Egunero, arratsaldetik goizaldera zabalik mantendu nahi dituzte. Baina horretarako noski, herritarren laguntza beharko dute. Hiru orduko txandak egiteko jendea behar dute. Kontuan izan gainera, jai egun bat gehiago izango dutela aurtengo Santixabelek, bost festa egun guztira. Txosnetan laguntzera animatzen denak aurrez Aitzagan eman dezala izena, edo bestela, ekainaren 27ko muntaketa lanetara agertu dadila.
Honatx datozen jaiotan txosnetan iragarri diren ekitaldien berri:
Ekainak 28, osteguna
06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik abiatuta.
22:00 Bertsio gaua txosnagunean.
Ekainak 29, ostirala
14:30 Gazte Eguneko bazkaria txosnetan.
Ondoren, Motxaila Elektrotxaranga.
02:00 Rude Pride eta Eromeria txosnetan.
Ekainak 30, larunbata
16:00 Xakea txosnetan.
18:00 ElektroPapo txosnagunean.
02:30 Bad Sound System txosnetan.
Uztailak 1, igandea
06:00 Eonian Elektrotxaranga.
07:00 Gaupasa egin dutenen argazkia.
19:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
02:30 Odolaren Mintzoa eta Rukula txosnetan.
Uztailak 2, astelehena
16:00 Musa txosnetan (Izen ematea 15:30-16:00 artean).
18:00 Gaztetxoenzako Auntoke txapelketa txosnetan.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
00:00 Zaparra eta Larrian Gozo erromeria txosnetan.
Antolatzailea: Txosna Batzordea.