Usurbil jaietarako atontzen hasia

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 26a, 11:46

Atzera kontaketa amaiera bidean da, Usurbil bost jai eguneko zurrunbiloan murgiltzear. Badatoz Santixabelak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra! Jai egun bat gehiago aurten eta hamaika hitzordu. Plazan ateratako ondoko irudiak argi erakusten duen moduan, herria festetarako atontzen hasia da. Sutegin ere erakustaretoa prestatzeko lanak abiatu dituzte. 

Esandakoa, badatoz jaiak!

USURBILGO JAIAK 2018

Ekainak 26, asteartea

17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.

Ekainak 28, osteguna

06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.

10:00-13:30 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).

14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.

Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.

15:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).

Ondoren, pintura lehiaketako sari-banaketa.

18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik abiatuta.

19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera udaletxetik, gaztain-erretzaileen eskutik.

Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

Arriketai txaranga.

Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian.

22:00 Bertsio gaua txosnagunean.

Ekainak 29, ostirala

10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!

Egunean zehar,Txu Txu trena.

10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat).

10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra bitartean).

10:30-12:30 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2 artekoentzat).

11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.

12:30 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).

14:30 Karaoketa frontoian.

14:30 Gazte Eguneko bazkaria txosnetan.

Ondoren, Motxaila Elektrotxaranga.

17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

19:00 Erromeria Artzabalen: Elustondo anai-arrebak.

23:00 Bide Batez berbena frontoian.

02:00 Rude Pride eta Eromeria txosnetan.

Ekainak 30, larunbata

11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.

11:30 Urpekaritza Kiroldegian.

12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.

12:30 Trikitilarien kalejira.

14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.

16:00 Xakea txosnetan.

18:00 ElektroPapo txosnagunean.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoneko plazan (Potxoenea ondoan).

23:30 Kontzertua frontoian: Juantxo Skalari eta la Rude Band+Mendeku Itxua.

02:30 Bad Sound System txosnetan.

Uztailak 1, igandea

06:00 Eonian Elektrotxaranga.

07:00 Gaupasa egin dutenen argazkia.

07:30 Sokamuturra ikastola aurreko belardian.

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.

11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien 3. Topaketa.

11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.

11:30 Azpeitiko zanpantzarrak.

12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.

12:30 Herri-kirolak. Euskal Herriko emakume harri-jasotzaile eta aizkolarien txapelketa.

14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.

16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.

18:00 Arriketai Txaranga.

18:30 Herri-kirolak: idi-dema eta emakumezkoen giza-proba.

19:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.

22:30 Bertsolariak frontoian: Jexux Mari Irazu, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga.

Jarraian, XLII. Santixabeletako bi bertsopaper lehiaketetako sariak.

00:00 Berbena frontoian: Laiotz.

02:30 Odolaren Mintzoa eta Rukula txosnetan.

Uztailak 2, astelehena

09:00 Esnadeia txistulariekin.

12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.

Jarraian, lore eta salda banaketa.

12:30 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

12:30 Incansables txaranga.

16:00 Musa txosnetan (Izen ematea 15:30-16:00 artean).

17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.

18:00 Gaztetxoenzako Auntoke txapelketa txosnetan.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.

18:30 Incansables txaranga.

19:00 Paella lehiaketa txosnetan.

23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.

00:00 Zaparra eta Larrian Gozo erromeria txosnetan.