Badatozela Santixabelak! Ostegunetik aurrera jaien zurrunbiloan murgilduko gara. Ohi bezala, girotzen hasteko pala jaialdia ospatu da astearte arratsalde honetan. Pala egokituko erakustaldi bikainak abiatu du hitzordua. Eta segidan ospatu dira, azken asteotan jokoan izan diren emakumezko zein gizonezkoen pala txapelketako finalak. Honatx emaitzak:
Kirol egokituko erakustaldiko parte hartzaileak: Edorta De Anta-Jesus Matarranz 17-25 Beñat Lizaso-Asier Nabaridas
Txapelketen finalak:
Emakumezkoetan: Nahia eta Garazi Eizmendi ahizpak txapeldun; Miriam Arrillaga eta Ekiñe Balerdi txapeldunorde.
Gizonezkoetan: Asier Arruti eta Haritz Urdanpilleta txapeldun; Jon Olaizola eta Unai Loidi txapeldunorde.
Errifa zozketa
Pagazpe Elkarteak 2018ko egutegiaren harira eginiko errifa zozketako zenbaki saritua 1.712 izan da. Saritua berriz, Josu Arruti.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA