Festen motoren lanak egiten ditu da. Haiek gabe ez da jairik. Isilpean aritzen dira, baina nabarmentzekoa da egiten duten ahalegina. Festak ate joka ditugun arren, haientzat negu partean hasten dira Santixabelak. Usurbilgo Jai Batzordeari buruz ari gara. Izaera herrikoi agerikoa duen bilguneaz. Hilabeteotan egin dituzten batzarretan denetariko eragile eta norbanakoek parte hartu dute. Eta horixe sustatu nahi da gainera, herri ikuspegitik sortu eta herriaren gozagarri izatea festak. Festa euskaldun, parekide, jasangarri, inklusibo eta parte hartzaileak izatea.
Bilgune honetan jaietako antolakuntzan esku hartu nahi duen norbanako, talde, elkarte orok du hitza hartu, ideia edo ekimenak proposatzekoa. Festei lotutako erabaki guztiak ere batzorde berean hartu eta adosten dira. Otsailaz geroztik hainbat bilkura egin dituzte, festa egunak finkatu, ekintzak proposatu, aurrekontua landu, egitaraua osatu, haren diseinu lehiaketa eta txupinazorako hautagaiak aukeratzeko.
Jai Batzorde anitzaren seinale, besteren artean, aurtengoan ere kide izan dituen herritar eta eragile guztiok:
-Xake taldea.
-Nafartarrak.
-Orbeldi Dantza Taldea.
-Bota Punttuba.
-Gure Pakea Elkartea.
-Herri kirolen arduradunak.
-Txosna Batzordea.
-Beterri Sub.
-Kantu Taldea.
-Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.
-Umeen Eguna antolatzeko guraso taldea.
-Pagazpe Elkartea.
-Udal teknikari eta ordezkari politikoak.
-Irisasi BTT.
-Hainbat norbanako…