Oilasko biltzaileen eskutik murgilduko gara gaur jaietan

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 28a, 07:22

Parranda eta ondo pasatzeko gogoa baino ez dira behar, azken urteotan gazte belaunaldi berrien eskutik nabarmen indartu den oilasko biltzaileetan parte hartzeko. Usadio zahar hau berpiztuko dute ostegun honetan (ekainak 28), eta haiekin murgilduko gara jai giroan. Hitzordua ez ahaztu, goizeko 6:00etan Mikel Laboa plazako txosnetan. Suziri hotsak entzuten badituzue adi egon, oilasko biltzaileak ez dira urruti ibiliko.

Etxez etxeko bira abiapuntuan amaituko dute, taldeko argazkia berritu eta bazkari baten bueltan. Eta bazkalosteko jokoekin. Iaz kuadrila galanta bildu zen, ia aurten!

Ekainak 28, osteguna

06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.

10:00-13:30 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).

14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.

Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.

15:30 Haur eta gaztetxoentzako 16. Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).

Ondoren, pintura lehiaketako sari-banaketa.

18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik abiatuta.

19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera udaletxetik, gaztain-erretzaileen eskutik.

Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

Arriketai txaranga.

Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian.

22:00 Bertsio gaua txosnagunean.