Usurbilgo Udalak plazaratu ditu, aurtengo herritar nahiz eragileen egitasmoak diruz laguntzeko egina zuten eskabideen gaineko behin betiko ebazpenak. Ebazpenon berri asteazken honetako (ekainak 27) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso dezakezue. 2018ko deialdira, eragile zein herritarrek kultura, kirola, gizartegintza, ingurumena, nekazaritza eta abeltzaintza arloetako 2018ko egitasmoak babesteko eginiko eskaerei buruzko Udalaren behin betiko erabakiaz ari gara.
Behin behinean ebatzi ostean, maiatzaren 31ra arteko epea zuten interesdunek diru-laguntza deialdiei alegazioak aurkezteko. Epe hori igaro eta udal barruko tramitazioa amaituta, ondoko esteka hauetan duzue deialdi honi lotutako behin betiko ebazpenen berri:
Kultur egitasmoak burutzeko diru-laguntzen behin betiko onespena
Kirol jarduerak burutzeko diru-laguntzen behin betiko onespena
Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko diru-laguntzen behin betiko onespena
Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko diru-laguntzen behin betiko onespena
Gizarte zerbitzuen arloko egitasmoak burutzeko diru-laguntzen behin betiko onespena
Igogailuak instalatzeko diru-laguntzen behin betiko onespena